LGTBIfobia

Eraso transfobo eta arrazista bat salatu dute Gasteizen

Emakume transexual bat jipoitu eta iraindu dutela salatu du Ikusgunek

arantxa iraola
2020ko uztailaren 30a
11:07
Entzun

Ikusgune Gasteizko LGTIBI+fobiaren aurkako behatokiak salatu du emakume transexual batek eraso bat pairatu zuela uztailaren 21ean, Sansomendi auzoan. Pertsona batek eraso egin zion: jipoitu egin zuen, irain arrazistak esaten zizkion bitartean.

Ertzaintzarengana jo zuen biktimak, eta salaketa bat ipini zuen.

Ikusgunetik dei egin dute «adi egotera» sexu orientazioarengatik edo genero identitatearengatik gertatzen diren erasoen aurrean, eta, halakorik bada, laguntzeko prest daudela oroitarazi dute. Eskuko telefono bat dute propio halakoetarako (633 309 653), eta bestela behatokiaren webgunea erabil daitekeela adierazi dute. Erasoren bat pairatu duten pertsonak ez ezik, erasoen edo bazterkeria keinuen lekuko izan diren pertsonak ere animatu dituzte halakoak jakinaraztera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.