Iraken inbasioaren ondorena

Erasoak areagotu diren arren, AEBetako indarrak "beren lana amaitu arte" ez direla Iraketik erretiratuko agertu du Bushek

Irakeko erresistentziaren erasoak areagotzen ari direla onartu du gaur George Bush AEBetako presidenteak, baina, hala ere, "beren lana bukatu arte" Estatu Batuetako soldaduak ez direla handik erretiratuko nabarmendu du. Irakeko egoeraren larritzea izan du hizpide Bushek larunbateroko irrati bidezko hitzaldian. Iraken, berriz, 'Erresistentziaren Eguna' dago deituta gaurko.

2003ko azaroaren 1a
18:01
Entzun
"Iraken duen lana beteko dute AEBek", azpimarratu du George Bush presidenteak irrati bidez zabaldutako mezuan. Erasoak areagotu direla onartu du Bushek, baina orain alde egiteak, "terroristei arnasa" emango liekela adierazi du, eta "AEBak arriskuan" izango liratekeela: "Horregatik, irauteko, borrokatzeko eta irabazteko prest gaude", aldarrikatu du.

Azkenaldian, Irakeko erresistentzia, batez beste,egun bakoitzeko 25 eraso egiten ditu AEBetako indarren aurka.

Atzo, gainera, Bagdaden kontsulatu bat babestera zihoazen soldadu estatubatuarrei mila bat irakiar oldartu zitzaizkien harria, eta liskar handiak izan ziren Bagdad kanpoaldean. Borroka horietan, hamalau zibil irakiar hil ziren AEBetako soldaduek tiro eginda.

Gaur goizean, berriz, hiru soldadu estatubatuar hil dira Mosulen izandako eztanda batean.

Era berean, hainbat albiste agentziak zabaldu dutenez, 'Erresistentziaren Eguna' antolatu dute gaurko zenbait talde irakiarrek. Agentzia horien arabera, Bagdadeko kaleetan borrokara deitzen duten pintadak ikus daitezke, eta, halaber, gaur erresistentziarekin bat egiteko dei eginez panfletoak banatu dituzte. Era berean, Irakeko hiriburuan tentsioa nabaria dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.