Erasoak egin dituzte Donostian eta Zallan

AHT egiteko lanak esleitu dizkioten enpresa baten makina erre dute Donostian, eta Zallan, trenbideko katenaria mozteaz gain, Abiadura Handiko Trenaren kontrako pintadak egin dituzte.

2008ko maiatzaren 30a
12:37
Entzun
Ezezagun batzuek lan batzuetako makina bati su eman diote bart Donostian, Regente kalean, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Dumper bat da makina hori, eta kalte arinak izan ditu. 23:45ean egin dute erasoa.

Bizkaiko partean Abiadura Handiko Trenaren zatia egiteko lanak esleitu dizkioten enpresa bateko makina da: Construcciones Moyuarena.

Zallan (Bizkaia) ere egin dute eraso bat, Herrera parean; gaur goizeko zazpi eta hamarrean izan da ekintza. Feve-ko katenaria moztu egin dute, hain zuzen. Horretaz gain, Abiadura Handiko Trenaren kontrako pintadak egin dituzte.

Erasoaren ondorioz, Zalla eta Balmaseda (Bizkaia) arteko bidea autobusez egiten ari dira bidaiariak; gaur arratsalderako arazoa konpontzea espero du Fevek. Zalla eta Bilbo artean normaltasunez dabiltza trenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.