Arrakasta handia eduki du Bilboko kaleetan taxi-gidariek autoekin egin duten kale manifestazioak. Pasa den ostegunean sastadaka larri zauritu zuten taxi-gidaria, eta hori salatu eta segurtasun neurriak eskatzeko taxi-gidariek protesta ibilaldia egin dute, txistuka eta kartelekin, Bilboko erakustazoka zegoen tokitik abiatuta.Protesta ekitaldira Bilboko taxi-gidariak, Bizkaiko beste herrietakoak, eta Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako Taxisten Elkarteko ordezkariak bildu dira.
Azken aldian taxisten aurkako erasoak ugaritu egin direla eta, segurtasun neurriak areagotu behar direla adierazi du Taxisten Euskal Federazioko lehendakariak.
Bilboko eta Bizkaiko taxi-gidariek autoetan GPS sistema jarri nahi dute, eta Bizkaiko Foru Diputazioko ordezkariekin bilera egitea eskatu dute, sistema ezartzeko dirulaguntza eman dezan.
Bestetik, 14 sastakada jaso zituen taxi-gidariaren osasun egoerak hobera egin du.
protesta
Erasoak salatzeko eta segurtasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute taxi gidariek Bilbon
Iragan ostegunean 14 sastakada jaso zituen taxi-gidariari gertatutakoa salatzeko, eta segurtasun neurriak areagotu ditzaten eskatzeko taxi-gidariek manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan. Ondorioz, trafiko arazo larriak sortu dira, eta auto ilara luzeak eragin ditu A-8 autobidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu