Epaia irmoa izan gabe, ustezko erasotzaileei seme-alaben zaintza kentzeko aukera egotea babestu zuen Alfredo Perez Rubalcabak, Espainiako Gobernuko lehendakariorde eta bozeramaileak, atzo.
Ministroen Kontseiluak genero indarkeriaren kontrako hainbat neurri onartu zituen; besteak beste, epaileei aukera ematea erabaki ahal izateko seme-alaben zaintza kentzea ustezko erasotzaileei. Hainbat epaile elkartek kritikatu egin dute neurria, eta ez dute beharrezkoa ikusi, eta arriskutsutzat eta propagandistatzat jo dute, errugabetasun ustearekin kontraesanean dagoelakoan. Rubalcabak argitu du «kasu zehatz batzuetan» ezarriko dela neurri hori eta «badaezpadakoa» izango dela.
Erasotzaileei seme-alaben zaintza kentzea babestu du Rubalcabak
Hainbat epaile elkartek kritikatu egin dute neurria, eta arriskutsu eta propagandistatzat jo dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu