Legeztatzea lortuta, eratze prozesuari ekingo dio orain Sortuk. Ezker abertzalearen alderdiak talde bat osatuko du eraketa prozesua aurrera eramateko, osatze batzarra egin bitartean. Talde horrek barneko lanean jardungo du buru-belarri, barne egitura lantzen, militanteak biltzen eta batzarra antolatzen, eta ezeguneko jardun publikoan parte hartzen.
Sorturen batzarra egin bitartean, ezker abertzaleak egungo jardunarekin jarraituko du, egungo bozeramaileekin, eta, orain arte bezala, agerraldipublikoak egingo ditu.
Eratze batzarra azaroan egitea aurreikusi du Sortuk, Eusko Legebiltzarrerako bozak aurreratzen ez badira.
Eratze prozesurako talde bat osatuko du Sortuk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu