Kataluniako Estatutua

ERC Kataluniako Gobernutik kanpo utzi du Maragallek

ERCren sei kontseilariak kargutik kendu ditu Pasqual Maragall presidenteak; azken batean, Kataluniako Gobernutik bota ditu independentistak Estatutu proposamenari buruzko erreferendumean ezezko botoa eskatuko dutelako. Era berean, urtea amaitu baino lehen hauteskundeak deituko dituela iragarri du. "Akats larria" egin duela ohartarazi dio ERCko buru Jose Lluis Carod-Rovirak.

2006ko maiatzaren 11
22:59
Entzun
Carod-Rovirak adierazi du ERCk "zabaldu" ziola Pasqual Maragall Kataluniako presidenteari Generalitateko atea. Gainera, galdera bat luzatu du: "[Kataluniako] Legebiltzarrak onartu zuena defendatzeagatik" utzi behar al du ERCk gobernua?".

"Nahi ez bazaituzte, ez zaituzte nahi", azaldu du Rovirak. ERC gobernutik kanpo geratuko balitz "etorkizunari begira gauzak zaildu" egingo liratekeela onartu du. "Baina orain nahi ez eta hilabete barru nahi izateak, horrek ez luke zentzurik izango", azpimarratu du.

Nolanahi ere, Caroden oharra aintzat hartu gabe, ERC kanporatzea erabaki du, azkenean, Maragallek. Hainbatetan izan dira gorabeherak Kataluniako hiruko gobernuaren(PSC, ERC, ICV) baitan, baina, aurreko guztietatik osorik irten da, nola edo hala.

Oraingo krisia oinarrizko militanteek behartuta ERCko zuzendaritzak Estatutu proposamenaren inguruan hartutako erabakiak piztu du: erreferendumerako ezezko botoa eskatzea. Gobernuko kide batek Gobernuaren proiektu nagusiaren inguruan jarrera hori hartzea onartezina dela iritzi diote PSCk eta ICVk. ERCk, ostera, Kataluniako Gobernuak badituela Estatutua bezain garrantzitsuak diren proiektuak iritzi dio, eta haien inguruan bat-eginda aurrera jarraituko beharko lukeela hirukoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.