Erdibitzailea jota, gidari bat hil da A-15 autobidean
LEITZA. Ibilgailuarekin A-15 autobideko erdibitzailea jota, 58 urteko gizonezko bat hil zen atzo bazkalondoan Leitzan (Nafarroa). Nafarroako Gobernuak berri eman du gidariak autoaren kontrola galdu zuela eta bete-betean jo zuela erdibitzailea. Anbulantzia heltzerako gorpu zen gizona. Anoetakoa (Gipuzkoa) zen. Bidea itxita eduki zuten erabat garbitu artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu