2011. urteko sei hilabeteetan bederatzi pertsona hil dira errepideko ezbeharretan Nafarroan, joan den urteko tarte berean baino %50 gutxiago. Nafarroako Barne zuzendaritzak emandako datuen arabera, urtarrilaren 1a eta ekainaren 30aren artean hildako bederatzi lagunetatik bost gizonezkoak ziren eta lau emakumeak. Iaz, hemezortzi pertsona zendu ziren zirkulazio istripuetan sei hilabete horietan.
Urtarriletik hona hildakoen artean zazpi Nafarroako Gobernuaren errepide sarean hil ziren, eta gainerako biak, berriz, herri barruan. Istripuaren eta heriotzaren kausari dagokionez, bost pertsona bi ibilgailu edo gehiagoren talkaren ondorioz hil ziren, eta beste bi, berriz, ibilgailuaren kontrola galdu eta erdibitzailea jo ostean. Hildakoetako bat lurrera eroritako txirrindulari bat izan zen eta beste bat oinezkoa —iaz epe berean bost lagun hil ziren autoren batek harrapatuta—.
Atzo, bestalde, bost pertsona zauritu ziren A-15 autobian izandako istripu batean, Tiebas-Muru Artederreta inguruan, Nafarroan. Hain zuzen ere, atzoabiatu zen udako lehen irteera operazioa euskal errepideetan, eta atzodanik 120 kilometro orduko gehienezko abiadura indarrean dago berriro Hego Euskal Herriko bide nagusietan.
Erdira jaitsi da errepidean hildakoen kopurua lehen seihilekoan Nafarroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu