Gasteizko Administrazio Auzietarako 2. Epaitegiak 60.000 euroko isuna ezarri dio Osakidetzari, emakume bati, erditzean, "arreta akastuna" emateagatik.
2010eko abenduan joan zen emakumea erditzera Gurutzetako ospitalera (Bizkaia). Ebazpenaren arabera, emakumeari ez zioten zesarea egin, nahiz eta erditzean arazoak izan.
Hilda jaio zen fetua. Epaileak aitortu du ezin dela "ziurtasun osoz" adierazi zesarea eginda fetua bizirik jaio zatekeela, baina ebatzi du hala ez egitea "aukera bat galtzea" izan zela andrearentzat eta fetuarentzat. Epaileak frogatutzat jo du arreta "akastuna" izan zela.
180.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen emakumearen abokatuak, baina 60.000 euro ordaintzera zigortu du epaileak Osakidetza.