Euskararen legea

Eremu ez-euskaldunean D eredua ezartzeko proposamena eginen du PSNk

Gutxieneko ikasle kopuru bat zehaztu nahi du; testu bat osatu, eta oposizioko bertze taldeei aurkeztuko die, "adostasun bila".

D ereduaren aldeko manifestazioa ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen Ikasbatuaz eta IAk deiturikoa, iaz. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
edurne elizondo
2014ko urriaren 15a
07:29
Entzun

Ezkerrak jarri zuen Nafarroako euskararen legea aldatzeko aukera mahai gainean, eta PSNren zuzendaritza batzordeak aukera horri baiezkoa eman eta gero, proposamen bat lantzeari ekin diote sozialistek, bertze taldeei aurkeztu eta haiekin negoziatzeko. Horixe erran du Pedro Rascon parlamentari sozialistak.

Ez du eperik zehaztu. "Gutxieneko ikasle kopurua zehazteko formula egokia bilatzen ari gara", azaldu du. Rasconek erran du presarik ez dela. "Legea ohiko prozeduraren bidez tramitatzea da asmoa; aste honetan aurkezten ez badugu gure proposamena, hurrengoan aurkeztuko dugu; horrek ez du deus aldatuko". Xedea da betiere legegintzaldia amaitu baino lehen egitea aldaketa, hurrengo ikasturtean jada D eredua eremu ez-euskaldunean ezarri ahal izateko.

Sozialistak argi utzi du haien proposamenaren bidez asmoa dela eremu ez-euskaldunean D eredua ezartzea, eta, horrekin batera, eremu euskaldunean gaztelaniaz ikasi nahi dutenei ere hori egin dezaten bidea bermatzea. "Gutxieneko kopuruak, beraz, bi aldeetan ezartzea da helburua". Erantsi du legeak, egun dagoen bezala, ez duela eremu ez-euskaldunean euskaraz ikasteko aukera debekatzen. "Gobernuaren borondaterik ezak itxi du bide hori".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.