Nafarroako Euskararen Legea aldatu eta hezkuntzaren esparruan eremu mistoko eredua zabaltzeko proposamena aurkeztu du Ezkerrak Nafarroako Parlamentuan. Hain zuzen, eremu ez euskaldunean ere eremu mistoko eredua abian jartzea planteatu du alderdiak. Eremu ez euskalduneko ikastetxe publikoetan euskarazko ikasgaiak ematea ekarriko luke horrek, «hala nahi duten ikasleek, eskolaldia amaitzean, euskararen ezagutzan maila ona lor dezaten».
Ezkerrak argudiatu du hizkuntza ereduak sortu zirenetik gizartea asko aldatu dela eta D ereduaren eskariak «izugarri» egin duela gora: «Egungo errealitate sozialean, eremu mistoan eta ez euskaldunean eskari hori ekimen pribatuaren gain geratzen da, eta esparru publikotik eman behar zaio erantzuna». Hartara, administrazioek euskarazko irakaskuntza sustatzea eta finantzatzea proposatu du Ezkerrak. Ekimena eztabaidatzean, dei berezia egin dio PSNri, hauteskunde kanpainan legea aldatzeko prest agertu baitzen.
Eremu mistoko eredua eremu ez euskaldunera zabaldu nahi du Ezkerrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu