Goizeko ekitaldia beren egunkarien arazo eta erronkak aztertzeko baliatu dute MIDASeko kideek.
Besteak beste,Europako Batasuna ekialdera zabaltzeak eremu urriko komunikabideetan izango duen eragina, Europan egin beharreko sare lana,Irlandan dauden egunkari proiektuak zein Kataluniako hainbat egunkariak elkarrekin aurrera eramandako esperientzia aztertu dituzte.
MIDASeko egunkarietako zuzendari eta editoreez gain, bestelako jendea ere izan da jardunaldietan parte hartzen. Gaur,esate baterako, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' irakasle eta idazlea, Joxe Mari Muxika Topagunea herri aldizkarien federazioko lehendakaria, eta Iñaki Zabaleta EHUko irakaslea izan dira.
MIDAS-en jardunaldiak
Eremu urriko hizkuntzetako egunkarien arazo eta erronkak aztertu dituzte
MIDAS Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkarteak bazkide dituen kazeten arazo eta erronkak aztertu ditu gaur goizean. Donostiako Kursaal Jauregian egin du MIDASek 2004ko bilkura eta batzar nagusia. Atzo, kide berriak eta aurrekontuak onartu zituen, eta, halaber, 'Egunkaria'ren itxiera salatu zuen eta Iñaki Uria askatzeko eskatu. Ekitaldiak amaitzeko Otto von Habsburg eta MIDAS sariak banatuko dituzte gaur gauean Miramar Jauregian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu