Ereserkiei txistu egitea eskubidea da, Auzitegi Nazionalaren ustez

2015eko ekainaren 1a
11:11
Entzun

Espainiako Kopako finalean Athleticeko eta Bartzelonako zaleek Espainiako ereserkiari txistu egin ziotela-eta, isunak jartzea aztertuko du indarkeriaren aurkako batzordeak. Ez da lehen aldia; 2009an kopako finala bi talde horiek jokatu zutenean ere, zaleek txistu egin zioten ereserkiari.

Orduko hartan, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen txistu egitea adierazpen askatasunaren parte dela. 2009ko finalaren ostean, Denaes fundazioak salaketa aurkeztu zuen, baina Santiago Pedraz epaileak ez zuen tramiterako onartu. Argudiatu zuen halako adierazpenak ezin direla "iraingarritzat" ezta "gorrotoaren sustazailetzat" jo.

Espainiako Gobernuak deitu du indarkeriaren aurkako batzordearen bilerara. PPk, ordea, bestelako jarrerak izan ditu iraganeko txistualdien aurrean. PSOE Espainiako Gobernuan zela, Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuko presidentearen aurkako txistuak babestu zituen Madrilgo PPk, argudiatuz jendea "kokoteraino" zegoela eta adierazpen askatasunaren parte zela txistu egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.