Hianbat hedabidek zabaldu dute atzo Iruñeko Iturrama auzoan balkoitik jausi ostean hil zen emakumearen izena: Alicia Zubiri Elizalde zen. Jazoera gertatu eta berehala atxilotu zuten haren semea, eta Poliziaren zaintzapean jarraitzen du. Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, erietxean daukate. Iturri horrek berak adierazi du buruko nahasmenduren bat duela gizonak. Uste dute bihar eramango dute epailearengana.
16:30 aldera izan zen jazoera, Fuente del Hierro kaleko etxebizitza batetik erori zen andrazkoa, laugarren solairutik, eta hantxe hil zen. Anbulantzia bat berehala bertaratu zen andrea artatzera, baina hilotz zen ordurako. Espainiako PoliziaK eta Iruñeko Udaltzaingoak hartu zuten kasuaren gaineko ikerketa.
Andrea jausi aurretik etxean liskar handi bat izan zela kontatu zuten inguruko hainbat auzok, eta laguntza ere eskatu zuela emakumezkoak. 72 urte zituen emakumeak eta aski ezaguna zen Iturraman auzoan, denbora asko baitzeraman bertan bizitzen.