Presoak

Erietxeko iturrien arabera, borondatezko senda agiria eskatu du De Juanak eta espetxera eramango dute berriz

Donostiako Ospitaletilk eramatean presoaren osasun makaldua arriskuan jarri dutela salatu du Alvaro Reizabal abokatuak.

2007ko ekainaren 22a
17:51
Entzun
Madrilgo 12 de Octubre erietxean ingresatu zuten atzo Iñaki de Juana presoa, baina Efe albiste agentziak ospitaleko iturriak aipatuz zabaldu duenez, senda agiria eskatu du gaur bere borondatez presoak, eta Aranjuezko espetxera eramango dute berriro.

Aipatutako iturriek agertu dutenez, uzki inguruan min handia zuelako eraman zuten atzo De Juana erietxera, eta maiatzean egin zizkioten ebakuntzen ondorio lirateke min horiek. Bata bestearen segidan bi gose greba luze egin zituen De Juanak (bigarrena hiru hilabete pasatxokoa), eta kalte handiak eragin zizkioten osasunean. Horregatik hainbat ebakuntza egin dizkiote azken hilabeteetan.

ETAko kide izan eta hainbat hilketatan parte hartzeagatik ezarritako zigorra bete ondoren, berriro auzipetu zuzten preso donostiarra Gara-n idatzitako bi artikulurengatik. Hasieran 93 urteko espetxea eskaera egin zuen fiskalak, eta orduan hasi zuen lehen gose greba. Gero, nabarmen jaitsi zuen eskaera, baina, hala ere, 13 urteko zigorra ezarri zioten. Orduan ekin zion bigarrenari.

Arestian esan bezala, hiru hilabetetik gora egin zituen elikagairik hartu gabe, eta, azkenean, Espainiako Espetxe Erakundeek kartzelaldia arintzea eta Donostia Arantzazu Ospitalera eramatea erabaki ondoren utzi zuen bertan behera protesta. Gero, ordea, suspertzen hasi eta ustez etxera zaintzapean bidali behar zutenean, berriz kartzelan sartzeko agindu zuten Espetxe Erakundeetako agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.