politika

Erietxera eraman dute Larrazabal EAko legebiltzarkidea, bihotzeko arazoekin

Dena den, medikuek diote arazoak ez direla larriak. Egun batzuetan atseden hartuko du.

2010eko ekainaren 4a
15:18
Entzun
Jesus Mari Larrazabal EAko eusko legebiltzarkidea Txagorritxu Gasteizko erietxera eraman behar izan zuten atzo, bihotzeko arazoak zeuzkalako, gaur EAk jakinarazi duenez. Hala ere, ez dago larri.

Legebiltzarreko saio batean zirela zorabioa eta ondoeza sentitzen hasi zen Larrazabal, eta hango zerbitzu medikuek artatu zuten. Ondoren eraman zuten erietxera.

Bihotzeko arazoak dauzkala esan zioten Txagorritxuko medikuek, baina arazo horiek ez direla larriak. Egun batzuetan atsedena hartzeko agindu diote, baina EAk dio balitekeela Larrazabal astelehenean bertan hastea lanean.

EAk Gasteizen duen parlamentari bakarra da. Gaur haren hiru ekimen ziren hitz egitekoak, baina hurrengo batera arte atzeratu dituzte.

61 urte dauzka legbiltzarkideak, eta unibertsitate irakaslea ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.