politika

Erkizia: "Herri hau martxan dago, baina bidea zabaldu beharra dugu"

Gaur 25 eta 20 urte hil zituzten Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak, eta bien aldeko omenaldia egin dute, Bilbon. Ertzaintzak pankarta bat kendu du. 19:30ean ekitaldia politikoa izango da, Esperantza frontoian. "Haien aldeko omenaldirik onena garaipena da, baina bildu gaitezen Euskal Herriko independentista guztiok".

2009ko azaroaren 20a
14:20
Entzun
"Santi Brouard eta Josu Muguruzaren aldeko omenaldirik onena garaipena da, baina horretarako egin dezagun indar metaketa, bildu gaitezen Euskal Herriko independentista guztiok". Hala egin du dei gaur Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak bi kideen aldeko omenaldian, Bilbon. "Herri hau martxan dago, baina bidea zabaldu beharra dugu".

Gaur bete dira 25 eta 20 urte Brouard eta Muguruza ezker abertzaleko kideak tiroz hil zituztenetik, eta biak omendu dituzte Bilbon, ezker abertzaleak antolatuta.

11:00etan Ametzola parkean Brouarden monolitoaren aurrean lore eskaintza egin dute. 12:00etan Errekalde auzoan ere bai, Muguruzaren monolitoaren aurrean, eta orduan mintzatu da Erkizia; Ertzaintzak, Josu Muguruza, PSOEk eraila idatzita zeukan pankarta kendu du. 19:30ean Esperantza frontoian ekitaldi politikoa egingo dute eta, besteak beste, Sinn Feineko kide eta parlamentari Paul Maskey mintzatuko da.

AtzoSanti Brouard. Euskal Herria osagai. Duintasuna omen dokumentala estreinatu zuten Bilbon, Capitol zineman, eta gaurtik aurrera salgai izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.