Espainiako Auzitegi Nazionalak Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidea epaituko du otsailaren 16an, 2008ko abenduaren 21ean Arrigorriagan (Bizkaia) Jose Miguel Beñaran Argala-ren heriotzaren30. urteurrenean egindako omenaldian parte hartu eta «terrorismoa goratu» zuela leporatuta. Dignidad y Justicia elkartearen salaketa batek abiatu zuen ikerketa, eta fiskalak urte eta erdiko espetxe zigorra eta zortzi urteko inhabilitazioa eskatu du ezker abertzaleko kidearentzat. Dignidad y Justiciak, berriz, bi urteko kartzela zigorra eta hamabi urteko inhabilitazioa.
Omenaldian Argalaren argazki handi bat zegoela dio fiskalaren txostenak, eta Independentzia Sozialismoa 1949-1978zeukala idatzita. Ekitaldian burua estalita zeukaten ETAko kide batzuen irudiak eskaini zirela ere badio, etaErkiziak «estatuari min handiena egiten dion bideari jarraitu» behar zaiola esan zuela. Hitzaldiaren amaieran «gora Euskadi askatuta», «gora Euskadi euskalduna» eta «gora Argala» oihukatu zuela ere badio fiskalaren txostenak. Ekitaldia iragartzeko afixetan Borroka armatua aurrera egiteko beharrezkoada jartzen zuela gaineratu du.
Horrez gain, Fiskaltzak dio omenaldian ikurrinak, dantzariak, lore eskaintzak, argazki emanaldiak eta hitzaldiak izan zirela. Eta, ondoren, Independentzia eta sozialismoa lelopean, Eusko Jaurlaritzak aurretik onarturiko manifestazio batean hartu zuela parte ezker abertzaleko buruzagiak.
Erkizia otsailaren 16an epaituko dute
Argalaren omenaldian «terrorismoa goratzea» leporatuta epaituko du Auzitegi Nazionalak Tasio Erkizia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu