Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, "presoen lekualdaketa eskubide bat da", eta bat dator Europarako araudiarekin. Horrekin batera, baikortzat jo du Frantziak espetxe politikan salbuespeneko neurriak ez ezartzea, Francois Hollande presidenteak esandakoen ondotik. Gobernu kontseiluaren osteko agerraldian egin ditu adierazpenok.
Hollande Mariano Rajoyrekin bildu zen atzo, eta Estatuko kartzeletan dauden euskal presoen egoera lantzea espero zen. Espainiako gobernuburuak, baina, ez zuen adierazpenik egin, eta Hollandek esan zuen espetxe aldaketak eskatzeko banakako eskaerak "irizpide orokorren" arabera aztertuko dituztela. Gaineratu zuen Frantziak ez duela "inolako bereizketarik" egingo euskal presoekin.