Erkoreka: "Legezko aterabide bakarra baldintzapeko askatasuna ematea zen"

Ugarteburu: "Berri pozgarria da epaia, eskubide urraketa lazgarri baten amaiera delako". Herrira: "Josuren askatasuna berandu iritsi da, beranduegi". Auzitegi Nazionalaren erabakiaren ondotik, eragile politikoen erreakzioak iritsi dira. 

2012ko irailaren 13a
18:23
Entzun

Josu Erkoreka (EAJ): "Ez zegoen beste konponbide legalik. Legezko aterabide bakarra Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna ematea zen. Batekok eta bestekok antzezpenik ez balute egin, epaia lehenago izango zen".

Jon Garai (Herrira mugimendua): "Josuren askatasuna berandu iritsi da, beranduegi. Gaur, haren metastasia sendaezina da. Salbuespeneko espetxe politikak heriotzaren atariraino eraman du".

Julen Arzuaga (EH Bildu): "Legedia ezin da mendekurako erabili. Legeak lagundu behar egin du, bideak zabaldu behar ditu, inoiz ez itxi. Ez da onargarria Uribetxebarriaren kasuan Justiziak izaniko geldotasuna".

Etxerat: "Josu Uribetxebarria askatzeko erabakia berandu iritsi da. Hura oso ahul dago, eta horregatik ospitalean jarraitu beharko du. Espainiak mendekuz betetako espetxe politika azkeneraino eraman du". 

Maribi Ugarteburu (Ezker abertzalea): "Berri pozgarria da epaia, eskubide urraketa lazgarri baten amaiera delako". "Espainiako Gobernuaren erabakiek, kinka larrian utzi dute Uribetxebarriaren bizitza".

Alfonso Alonso (PP): "Gustatu edo ez epaia errespetatzen dugu, Uribetxebarriak zigorra osorik betetzea nahiko genukeen arren".

Gaspar Llamazares (IU): "Mingarriena Gallardonen agindupean dagoen Fiskaltzaren eta Barne Ministerioaren arteko norgehiagoka maltzurra izan da". 

Jon Iñarritu (Amaiur): "Epaiak giza eskubideak betetzea beharrezko den egoera bati erantzuten dio".

Uxue Barkos (Geroa Bai): "Zuzenbide Estatuak bermatu behar du delitu okerrenengatik kartzelan dauden pertsonek ere duintasunez hiltzeko eskubidea izan dezaten". "Osasun demokratikoa da hori". 

Jose Navas (EB): "Uribetxebarriaren kasuak sortutako ikuskizun negargarria bukatzea espero dut". "Erabakia gainontzeko preso gaixoen kasuan aplikatu beharko litzake". 

Yolanda Barcina (UPN): "Erabakia errespetatzen dut, baina kasu hau oso gogorra da". "Ondo ulertzen dut terrorismoaren biktimen sufrimendua, egindako krimenengatik damurik erakutsi ez duen pertsona bat kalean izanen delako". 

Patxi Lopez (PSE-EE): "Egin beharrekoa legea eta Zuzenbide Estatua aplikatzea zen, eta hori egin da, kitto". "Etengabean kasuaz hitz egiten jarraitzea merezi ez dutenei kanpaina egitea da". 

Rosa Diez (UPD): "Demokraziarentzat egun txarra da gaurkoa". "Ez da justiziarik egin". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.