Erkoreka: «Moncloako itunen antzeko zerbait behar da»
Egungo krisialdi ekonomikotik irteteko alderdi guztiek «erantzukizunez» jokatzea ezinbestekoa izango dela uste du Josu Erkorekak, Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuak. Hala, adierazi du beharrezkoa izango dela «Moncloako itunen antzeko zerbait» egitea krisialdiari «eraginkortasunez» aurre egiteko. Antena3 Espainiako telebista kateari eskainitako elkarrizketan, EAJko zerrendaburuak esan du gastu publikoan murrizketak egin egin beharko direla Europako Batasunak zehaztutako defizitaren aurreikuspenak bete nahi badira, eta horrek «eztabaida luzeak» ekarriko dituela, baina ezinbestean ados jarri beharko dutela alderdi denek akordioak lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu