Erkorekak beharrekotzat jo du alderdiek Eusko Legebiltzarrean autogobernua adostea

2014ko martxoaren 26a
10:33
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuaren subiranotasun adierazpena baliogabetu izanaz mintzatu da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Haren esanetan, ebazpenak ez du ezer konpontzen, eta Espainiako Gobernuari ohartarazi dio "Kataluniako arazoa" mahai gainean duela oraindik ere: "Kataluniako Gobernuko ordezkariekin bildu baharra du, elkarrizketa eta negoziazio agertoki bat bilatzeko".

Halaber, Erkorekak ez du uste auzitegiaren epaiak "jarraibide" bat ezartzen dionik Euskal Autonomia Erkidegoari, eta erantsi du "beharrezkoa" dela alderdiek Eusko Legebiltzarrean adostea zein autogobernu eredu nahi duten.

Ebazpenaren zentzua espero zuen Erkorekak: "Norbaitek uste bazuen adierazpena oso bestelakoa izan zatekeela, ameskerian zegoen". Nolanahi ere, uste du epaitegiak ez duela "behin betiko inolako aterik itxi".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.