Ertzaintza

Erkorekak dio "onartezina" dela Espainiak Ertzaintzaren kontra duen jarrera

Ertzaintzaren azken lan eskaintza publikoko deialdia errekurritu du Espainiako Gobernuak. Bigarren errekurtsoa da, eta, Jaurlaritzako bozeramaileak Ertzaintzarekin "obsesionatuta" egotea egotzi dio Espainiako Gobernuari.

jarraia127644.jpg
2016ko urriaren 11
12:35
Entzun

Espainiako Gobernuak Ertzaintzaren 26. promozioaren lan eskaintza publikorako deialdia errekurritu du. 250 ertzain aukeratu dituzte promozio horretan, baina oraindik lanean hasi gabe daude. 25. promozioko lan deialdia ere errekurritu zuen Espainiak, eta haren inguruko erabakia emateke dago oraindik. EAEko Auzitegi Nagusiak eman behar du promozio horretako 254 agenteri eragingo dien epaia.

Gaur jakin da bigarren errekurtsoaren berri, eta Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren ostean salatu du "onartezina" dela Espainiako Gobernuaren jarrera, eta Ertzaintzarekin "obsesionatuta" egotea aurpegiratu dio Espainiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.