Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Erkorekak dio Otegiren egoera ez dela "zerutik erori"

Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Iñigo Urkulluk ezin duela bitartekari izan EH Bilduren lehendakarigaiaren balizko inhabilitazioan.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako jarduneko bozeramailea. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko abuztuaren 15a
10:22
Entzun

Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaiaren balizko inhabilitazioa agendaren lehen lerroan kokatu da azken egunetan, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ohartarazi eta gero "legea beteko bada" Otegi ezin dela bozetara aurkeztu. Otegik Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariari eskatu zion saihesteko "iruzurra".

Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaile Josu Erkorekak erantzun du Urkulluk ez duela eskumenik bitartekaritza horretan aritzeko, eta ohartarazi Otegiren egoera ez dela "zerutik erori"; Otegiren "defentsa juridikoak hartutako erabakien ondorio" dela azpimarratu du.

Gaia "ikuspuntu juridikotik konplexua" dela uste du Erkorekak, eta Espainiako Gobernuko jarduneko Justizia ministro Rafael Catala kritikatu du, auzitegiek ebatziko dutena iragarrita, "mespretxua" azaldu diolako botere banaketari: "Akats agerikoa eta botere banaketaren mespretxu eta urratze argia da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.