Politika

Erkorekak dio PSOErekin "akordioa lortzeko itxaropena izateko zantzuak" badaudela

Akordio horrek "euskal normalizazio politikoari eragingo lioke, bere osotasunean", EAJko kideak dioenez.

2008ko otsailaren 6a
12:01
Entzun
Josu Erkoreka EAJk Espainiako Kongresuan daukan bozeramaileak dio "zantzuak" daudela PSOErekin Espainiako hauteskundeak eta gero "akordioa lortzeko itxaropena izateko". Akordio horrek "euskal normalizazio politikoari eragingo lioke, bere osotasunean", Erkorekak gaur ETBri emandako elkarrizketan esan duenez.

"Diskrezioa" izan behar dela adierazi du. "Gainera, zantzuak izateak ez du esan nahi gero akordioak gauzatu egingo direnik".



Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea Espainiako hauteskundeen ondoren prest dago PPrekin eta PSOErekin hitz egiteko "konpromiso instituzionalak" lortzeko, baina "euskal gaztaka politikoaren konponbidearekin" konpromisoa duena babestuko duela esan du, "betiere akordioetara iritsiz gero". Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako autogobernua "hobetzeari" ere "lehentasuna" ematen dio EAJk.

Azken batean, "Euskadigatik apustua" egiten duenaren alde egingo dute jeltzaleek Madrilen martxoaren 9ko hauteskundeez geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.