EUSKAL PRESOAK

Erkorekak esan du amnistiak eta neurri kolektiboak "debekatuta" daudela

Ezker abertzaleari eskatu dio presoei "egia" esateko eta "esperantza" faltsurik ez emateko.

2013ko martxoaren 1a
12:25
Entzun

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak EH Bilduri esan dio amnistiak eta neurri kolektiboak "debekatuta" daudela, espetxeetako onurak "indibidualki" aplikatu behar direlako. Horrez gain, ezker abertzaleari eskatu dio presoei "gezurrik ez" esateko eta "esperantza" faltsurik ere ez emateko. "Egia" esan behar zaiela esan dio ezker abertzaleari Erkorekak, eta araudiak presoen egoera hobetzeko aukerak eskaintzen dituela azaldu du.

Sakabanaketari buruz EH Bilduk legebiltzarrean egindako galderaren harira adierazi du hori Erkorekak. Gaineratu du haiek ere pentsatzen dutela presoen egoera “ez dela egokia”, baina egoera hori hobetzearren egin dezaketena mahai gainean dagoela jada. Nabarmendu du preso guztiak ez daudela egoera berean, bakoitzak bere jarrera duelako eta desberdinak direlako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.