Erkorekak iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko erreformak bultzatuko ditu

2011ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Josu Erkoreka EAJren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak iragarri du iruzur fiskalaren aurkako borroka gogortzeko neurriak bultzatuko dituela Gorteetan. Zehazki, estatuan indarrean dauden arauei lau erreforma egitea proposatu du Erkorekak: hain justu ere, zergak saihesteko diseinatu diren neurriak aldatzea, paradisu fiskalen kontra «irmo» jardutea, Zigor Kodea gogortzea eta Konkurtso Legea erreformatzea. Bilbon egindako hauteskunde ekitaldian Erkorekak adierazi du zerga sistemari buruzko eztabaida «irekia eta mugagabea» egiteko prest daudela jeltzaleak Kongresuan, betiere foru ogasunen izaerari eusten bazaio eta gehien daukanak gehiago ordaindu behar duela dioen filosofia aintzat hartzen bada. Eztabaida horri «osotasunean» heltzea ezinbestekoa dela esan du EAJko zerrendaburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.