Kontsultaren inguruan sortu den ezadostasuna dela medio, PSOErekin beste hitzarmen batzuk egitea zaila izango dela adierazi du Josu Erkoreka Espainiako Kongresuko EAJren bozeramaileak. Bere ustez, ezadostaun horrek Eusko Legebiltzarreko itunak, eta, batik bat, Espainiako Kongresukoak zailduko ditu. Hala ere, zehaztu du, politikoki PSOErekin ados ez egoteak ez duela akordioak ezinezkoak direnik esan nahi.Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek guztiak.
Espainiako estatu aurrekontuetan akordioa egitearen truke PSOEk Juan Jose Ibarretxeri berriz lehendakari izateko babesa eman diezaiokeela iradoki du PPk. Sozialistek estrategia hori erabiltzea “bitxia” litzatekeela uste du Erkorekak.
Bestalde, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kontsultaren inguruan hartuko duen erabakiari dagokionez,EAJ, EA, EB eta Aralarri helegitea jarriko dutenen artean egotea galaraztea seinale txarra da Kongresuko bozeramailearentzat. Bere iritziz, auzitegiak hartutako erabakiak ezberdintasunean uzten ditu auziko aldeak, “asimetria erradikala” eragiten du. Erkorekak nabarmendu du, kontsulta legea Gasteizko legebiltzarrean onartu zuten alderdi politikoek ezingo dutela prozesu juridikoan parte hartu, eta PPko 50 kidek, ordea, aukera hori izango dutela.
PSOE eta PPk “terrorismoaren” arloan lortutako akordioa printzipio orokorren arabera sinatzeari ez diola uko egingo adierazi du EAJko bozeramaileak. Hala ere, orain akordio partzialak lortu nahi ditu EAJk, ez PP-PSOE hitzarmenaren antzekoak.
politika
Erkorekaren ustez, EAJk kontsultagatik PSOErekin duen ezadostasunak kolokan jarriko ditu gainerako akordioak
Hala ere, Espaikiako Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak PSOErekin hitzarmenak ezinezkoak ez direla iritzi dio. Hirukoak eta Aralarrek Auzitegi Konstituzionalaren erabakiz ezingo dute defentsan parte hartu, eta erabaki horrek aldeen artean asimetria handia eragingo duela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu