Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak esan du Erlijioa irakasgaia «normalizatzeko» garaia dela, eta horri trabarik ez jartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Andre Mariaren Jasokundearen eguneko mezan, erlijioaren irakaskuntzak duen garrantzia aintzakotzat hartzea galdegin du, haurrek eskolan jasotzen duten kulturan «funtsezkoa» delako.
Mario Izeta Bilboko gotzainak, berriz, eskatu du «egin beharreko erreformek» ez ditzatela auzitan jar hezkuntza eta osasuna. Neurri zehatzak ere proposatu ditu: «Bidezko zerga sistema ezartzea, zerga iruzurrari jazartzea eta baliabide publikoen kudeaketa gardena egitea». Lan «duina» sortzea ere galdegin du.
Erlijioa irakasteari oztoporik ez jartzeko eskatu du Munillak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu