euskal herria

Ernaik erabiltzen duen lokal baten aurrean espioitza tresnak aurkitu dituzte

Bideo kamera eta entzuketak egiteko gailu bat aurkitu dituzte. "Gezurretan ari dira CNI eta Espainiako Gobernua", esan dute agerraldi batean Ernaiko kideek, Sortu eta LABekoekin batera.

Entzuketak egiteko tresnak. ERNAI
Oihana Elduaien Uranga.
2013ko azaroaren 7a
16:41
Entzun

Espainiako CNI informazio agentzia gezurretan ari dela salatu dute gaur goizean Mikel Button eta Irati Sienra Ernaiko kideek. Ernairen egoitzan espioitza tresnak aurkitu dituzte, eta goizeko agerraldian mahai gainean jarri dituzte horiek erakusteko. Zehazki bideo kamera bat eta entzuketak egiteko gailu bat atzeman dituzte.

Ernaik erabiltzen duen lokal baten aurrean topatu dituzte tresnak, Donostian. Herri lanetako poste batean aurkitu dituzte, nabarmen lokalaren atera begira.

Tresna hori ez ezik, jarraipenak, entzuketan eta errepideko kontrolak ere izaten dituztela salatu dute Ernaiko kideek, eta "antolatzeko eta biltzeko eskubidearen aurkako atentatu larria" dela salatu. Ezkutuan ibili beharrean, mahairen bueltan eseri eta konponbidearen aldeko urratsak egiteko eskatu dute.

Ezker abertzaleak "jazarpena" jasaten duen aurreneko aldia ez dela nabarmendu dute prentsaurrekoan, eta "jazarpen" hori bertan behera uzteko exijitu dute. Ez hori bakarrik: "Euskal Herriko alderdi politiko nahiz eragile ezberdinei eskubide urraketen aurrean arduraz jokatzeko eskatzen diegu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.