Ernaik erasoa salatu du, eta gazteak mobilizatzera deitu

2013ko uztailaren 16a
18:48
Entzun

Jon Karmelo Lizarazu, Endika Garai, Ekaitz Esteban eta Artzai Santesteban atxilotu izana "ikurrinaren debekuaren harira izandako ekimenen inguruan agertutako mendeku jarreraren ondorio zuzena da", Ernairen ustez. Gazte erakundeak webgunean jarritako mezu batean adierazi duenez, "UPNk independentiston aurkako gerra iraunkorra garatzen du, Euskal Herriaren ukazioan eta ikur arrotzen inposizioan oinarrituta: argi adierazten du hori ikurrin erraldoi batek sortutako iskanbilak eta kalean ikurrinak zeramatzatenen aurkako polizia oldarraldiak".

"Maia alkateak argi adierazi zuen ekimen horren ostean atxiloketak izanen zirela". Sanferminak bukatu eta bi egunera atxilotu dituzte.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.