Ernai gazte antolakundeak adierazi duenez, turismoaren presentzia "modu basatian" handitu da Gipuzkoako hiriburuan: "Herritarron beharrak ertzetara desterratu dizkigute, eta hiriko engranajean dugun papera turisten zerbitzura aritzea besterik ez da".
Udan sartu berri, turista kopuruak gora egin ohi duela gogorarazi, eta, "horrekin batera, gazteen prekarizazio maila" ere bai: "Denboraldi altuarekin batera, prekaritatearen denboraldi altua inauguratzen da gazteontzat, urtetik urtera bortitzagoa".
Ernaik salatu du egoera horrek "kapitalismoaren estrategia zehatz bati" erantzuten diola eta "erantzule zuzenak" dituela. Horren kontra, abuztuaren 17rako deitu dute manifestaziora, "herritarron Donostia berri baten alde".