Ernalketa lagundua

Ernalketa lagunduaren erabilera zabaltzea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak

Bikoterik gabeko emakumeek edota sexu bereko bikotea dutenek ere ernalketa ugaldua baliatu ahal izatea onartu dute. Legearen alde bozkatua dute 55 diputatuk, kontra hamazazpik eta abstenitu egin dira hiru.

2019ko irailaren 27a
14:58
Entzun

Orain arte, antzutasun arazoak zituzten bikote heterosexualek soilik zuten ernalketa lagundurako aukera Frantzian. Gainerako emazteek ahal bezala egiten zuten: lagun edo ezagun bati laguntza eskatuta, ezezagun bati Interneten gametoak erosita, atzerriko klinika pribatu batera joanez...

Legea aldatzea erabaki du orain Frantziako Asanblea Nazionalak. Bioetikari buruzko lege proiektuaren barruan ernalketa ugalduari buruzkoa da lehen artikulua, eta hori aurrera atera da, gaurko bozketan.

Emmanuel Macron gobernuan denetik egiten duen lehen erreforma sozialtzat jo da hau. Eztabaida sutsuak izan dira legeari buruz, eta Annie Genevard alderdi errepublikarreko kideak hitz egin du legearen kontra, adibidez. "Zibilizazioan aldaketa bat egitea posible al da gure zibilizazioaren amaierarik gabe?", esan du, adibidez; eta "aiten papera" desagertzeko arriskuaz ohartarazi du.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea iazko udazkenean engaiatu zen ernalketa lagundua emazte guziei zabaltzera 2019 bukaerarako. LGBT elkarteek eta mugimendu feministak lege berezitu bat nahi zuten, baina bioetikari buruzko lege proiektuan sartu dute azkenean. Uztailaren 24an aurkeztu zuten Frantziako Kontseiluan. Lehen lau artikuluetan aipatzen dute emazte guziei zabaltzea medikuntza bidezko haur sortzearen eskubidea; gameto ematearen eta kontserbazioaren baldintzak finkatzen ditu; helburutzat hartzen du medikuntza bidez sortutako haurren eskubideen aitortza; eta, emazte bikoteen kasuan, medikuntza bidez sortutako haurren gurasotasuna onartzeko bidea irekitzen du.

Momentuz, aurreneko artikulua onartu dute,

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.