'CabaCAS AUZIA'

ErNEk dio Cabacasen heriotza operazioaren antolaketa txarrak eragin zuela

Athleticeko jarraitzailea hil zuen pilota nork bota zuen argitzea "oso zail" ikusten du Roberto Seijoo sindikatuaren bozeramaileak.

2014ko urtarrilaren 30a
18:37
Entzun

Gaur izan dira deklaratzen Bilboko auzitegian 2012ko apirilaren 5ean Athleticen partida baten ondoren Iñigo Cabacas jarraitzaile gaztea hiltzeaz inputatuta dauden ertzainetako bi. Gau horretan pilotakadak bota zituzten lau ertzain daude guztira deklaratzera deituta, eta beste biek bihar egingo dute.

Seijooren hitzetan "istripu tragikoa" izan zen gau horretan gertatutakoa, eta ezin zaio ertzain bati leporatu, operazioaren antolaketa txarraren ondorio izan zelako. Orain arte ezin izan dute frogatu zer eskopetak bota zuen Cabacas hil zuen pilota, eta hori jakin gabe nork hil zuen argitzea "oso zail" izango da, Seijooren hitzetan.

"Gau horretan gertatu zenaren inguruan eztabaida bakarra operazioaren diseinuaren ingurukoa da", gaineratu du. Seijook dio ErNEk aurretik agertu zuela bere desadostasuna nazioarteko kirol ekitaldietarako zuten antolaketaren inguruan. Behar baino ertzian gutxiagok parte hartzen zutela gaineratu du.

"Ondorioz, zerbait gertatuz gero, handiagoa izan behar zuen indarraren erabilerak". Seijook Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila da gertatutakoaren erantzule (Herrizaingo Saila, garai horretan). "Operazioan parte hartu zuten ertzainek aginduak bete zituzten, jakin gabe gomazko pilotak erabiltzea hilgarria izan zitekeela".

Inputatuta dauden lau ertzainek Segurtasun Sailak jarritako abokatuak dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.