Ernek salatu du Ertzaintzak ez duela genero indarkeriaren aurkako prebentzio planik

2015eko abuztuaren 20a
14:47
Entzun

Ertzaintzako Erne sindikatuak azaldu du "esponentzialki" hazten ari direla genero indarkeria kasuak eta, hori ikusita, Ertzaintzak ez duela aurrea hartzeko planik. Ertzaintzaren egoeraz ohartarazi, eta sindikatuekin biltzeko eskatu die Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari.

"Erreakzio Polizia gara ordaindik ere, ez prebentziokoa", adierazi dio bozeramaile batek Europa Press agentziari. Sindikatua "aurrea hartzeko estrategiak oinarri dituen eredu polizial baten aldekoa" da, bozeramailearen esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.