'Berria' egunkariko erredakzio nagusian egin diote langileek harrera Ernest Benachi. Joxan Lizarribarrek hartu du hitza ondoren, eta Kataluniako Parlamenteko presidentea "hemen izatea ohore handia" dela nabarmendu du. "Bi nazio lagunen elkarlanean sinisten dugunontzat egun handia da", adierazi Lizarribarrek Benach begira-begira zuela. Halaber, 'Euskalduno Egunkaria' itxi zutenean eta 'Berria' sortu denean Kataluniako herritarrek eskainitako babesa eta ellkartasuna eskertu nahi izan dio EKTSAko lehendakariak.
"Elkartasun horren adierazgarri" 'Berria'-ren egurrezko oroigarri bat eman dio Lizarribarrek, eta Larrartek berriz, Benach bera Kataluniako Parlamenteko lehendakari izendatu zuteneko 'Berria'-ren azala. Ondoren, Ernest Benachek hartu du hitza, eta egin dioten harreragatik "oso eskertuta" dagoela adierazi du.
Benach-Berria
Ernest Benach Kataluniako Parlamenteko presidentea 'Berria' egunkariaren egoitza nagusian izan da
Ernest Benach Kataluniako Parlamenteko presidentea (ERC) 'Berria' egunkariaren egoitza nagusian izan da gaur arratsaldean, Andoiango Martin Ugalde Kultur Parkean. Hari harrera egiten Martxelo Otamendi 'Berria' egunkariko zuzendaria, Joxan Lizarribar EKTSA Euskarazko Komunikazio Taldea S.A.-ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria eta Juan Mari Larrarte EKTSAko Administrazio Kontseiluko idazkaria izan dira. "Bi nazio lagunen elkarlanean sinisten dugunontzat egun handia" dela esan du Lizarribarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu