Ernesto Prat Urzainki (Berriozar, Nafarroa, 1978) Espainiaratzea erabaki du Paueko Auzitegiak. Horrela, Espainiako Auzitegi Nazionalak eginiko euroagindua onartu du.
Pratek kartzelan jarraituko du bere espedientea bideratzen den bitartean, eta bost egun ditu epaitegiaren erabakiari helegitea jartzeko.
Urtarrilaren 25ean atzeman zuten Urruñan (Lapurdi). Ekineko kide izatea leporatzen diote Prati.