Ernst Lubitschen atzera begirakoa eta emigranteei buruzko film sorta izango dira Donostiako zinemaldian

Hemezortzi film lehiatuko dira aurten Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean, irailaren 21etik 30era bitartean. Besteak beste, Ernest Lubitsch zinemagileari buruzko atzera begirakoa eta emigrazioa gaitzat duen filmen saila izango dira aurten protagonistak.

2006ko maiatzaren 12a
16:09
Entzun
Irailaren 21etik 30era bitartean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian izango direnetako batzuk aurreratu berri dituzte Aitzpea Goenaga antzerkigileak eta Edurne Ormazabal kazetariak. Hemezortzi film izango ditu aurten Sail Ofizialak. Sail horretatik kanpo, berriz, Ernest Lubitsch zinemagilearen filmak ikusteko aukera egongo da hari eskainiko zaion atzera begirakoari esker. Emigranteak izango ditu beste sail batek protagonistak. Hogeita hamar film egongo dira sail horretan, besteak beste, In This World, America, America eta Alambrista.

Zinemaldiko sailetako kartelak ere aurkeztu dituzte. Kartel nagusiak aurten thriller-ei egiten die omenaldia. Tony Galindo zendu berriarena da kartela, eta Marisa Paredes aktore espainiarra pistola eskuan duela agertzen da bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.