Eroskeriatan 400.000 milioi dolar pagatzen dituzte enpresek munduan

Erredakzioa
2006ko urriaren 5a
00:00
Entzun
«Herrialde esportatzaile handienetan egoitza duten enpresetan eroskeria ohiko praktika da». Hori da Nazioarteko Gardentasuna erakundeak 125 herrialdetako 11.200 enpresa zuzendariren artean inkesta egin ondoren ondorioztatu duena.

30 herrialde esportatzaile handienen sailkapena egin du erakundeak, enpresen jarduera baino nahiago dutelako praktika horiek zigortu eta mugatzeko gobernuek egiten duten ahalegina aztertu. Nahiz eta herrialde aberatsenak indizearen lehen erdialdean sailkatu, haietako enpresek eroskerian jardutea ohiko dutela azpimarratu dute Nazioarteko Gardentasunekoek, «batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan».

Erakundeko presidente Huguette Labellen ustetan gobernagarritasunaren bila garapen bidean dauden herrialdeetako gobernuek egiten dituzten saiakera onenak «zapuzten» dituzte konpainiek, eta «pobreziaren sorgin gurpila betikotzen dute».

Inkestaren arabera, Suitza da eroskeria gutxien onartzen duen herrialdea, Suedia eta Australia atzetik dituela. Espainia 13.a da zerrendan eta Frantzia 15.a. Sailkapeneko azken postuan India dago; Txina du aurretik eta azken hirugarren Errusia dago.

Nazioarteko Gardentasuna txostenaren Espainiako aurkezpenean, Madrilen, Jesus Lizcano katedradunak datu bat eman zuen:munduan urtero 400. 000 milioi dolar ordaintzen dituzte enpresek eroskeriatan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.