Eguraldi txarrak eragina izan du sanferminetan. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, bertan behera geratu da erraldoi eta buruhandiek egunero egin ohi duten kalejira, euriaren ondorioz.
Konpartsa 09:30ean zen irtetekoa autobus geltoki zaharretik, eguneroko moduan. Biharko, ordea, eguraldi hobea espero da.