Mari Ganuza Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako kideak botako du aurtengo uztailaren 6an sanferminetako txupinazoa, gaur Yolanda Barcina alkateak esan duenez. Hautetsi independentisten udal taldeak egin zuen suziria konpartsak botatzeko proposamena, erraldoiek 150 bete dituztelako.
Barcinak, ordea, zehaztu nahi izan du berak erabaki duelako botako duela txupinazoa konpartsak -alkatearena da eskumena- eta ez ezker abertzaleak proposatu duelako.
Legealdi honetan, iaz Maite Esporrin PSNko zinegotziak jaurti zuen, duela bi urte Uxue Barkos NaBaikoak eta 2007an Barcinak berak (UPN). Udal taldeen txandarekin segituko balute, aurten hautetsi independentista batek botako luke txupinazoa -Marine Pueyok edo Mikel Gastesik-.
festak
Erraldoi eta buruhandien konpartsak botako du Iruñeko sanferminetako txupinazoa
Mari Ganuzak jaurtiko du suziria, erraldoiek 150 urte bete dituztela-eta. Hautetsi independentisten udal taldeak proposatu zuen konpartsak botatzea txupinazoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu