Errauskailuen kontrako plataformek diote legez kanpokoa dela planta Artzabaletan jartzea

Hiriguneetatik kilometro bat baino gertuago dago Zubietako Artzabaleta, errausketaren kontrako plataformek diotenez. Horregatik, Donostiako Udal Gobernuak erabaki bezala errausketa planta han jartzea legez kanpokoa dela diote. Iragarri dutenez, salaketa jarriko dute, eta urtarrilaren 14an manifestazioa egingo dute 12:00etan, Usurbilen.

2007ko urtarrilaren 4a
16:32
Entzun
Zubieta Lantzen, Lasarte-Oria bizirik, Usurbil Bizirik, Errausketaren kontrako Gipuzkoako koordinadora eta Zubietako Herri Batzarra plataformetako kideek prentsaurrekoa eman dute gaur Zubietan bertan, errausketa Artzabaletan jartzea legez kanpokoa dela esanez. Errausketa ez dela zaborra kudeatzeko modu egokia berretsi dute.

Errausketa planta Udal Batzordeak erabakitako tokian jartzekotan Zubietako Landaberri Ikastolarik, Lanbide Eskolatik eta Haurreskolarik 800-900 metrotara egongo dela salatu dute plataformek. "Instituzioei berdin zaie haurren, gazteen eta herritarren osasuna kaltetzea"

Beraz, epaitegietara jotzeko prest daudela diote. Jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Diputazioak eta Urola-erdiko mankomunitateak konpostaje planta sortzeko sinatutako akordioaren kontrako errekurso bat jarri zuten. Beraiek konpostajearen alde daudela diote, baina proiektu hori egiteko modua ez da beraien gustukoa.

Urtarrilaren 14an manifestazioa egingo dute 12:00etan, Usurbilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.