Ingurumena

Errausketaren Kontrako Mugimenduak martxa bat antolatu du Zubietara, hilaren 28rako

Andoain, Zizurkil, Hernani, Añorga-Txiki, Lasarte-Oria eta Usurbildik irtengo dira zutabeak Gipuzkoako errauste planta egin nahi duten orubera, Zubietako gainetara.

inaki petxarroman
2016ko otsailaren 13a
13:43
Entzun

Gaur Zubietan (Gipuzkoa) egindako batzarraren ostean hedabideetara igorritako ohar baten bidez aurkeztu dute martxa Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen duten talde eta eragile ek. Adierazi dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundia osatzen duten alderdiek "kontrakoa" sinetsarazi nahi duten arren, "partida ez dago erabakita". Izan ere, hondakinak errausteko azpiegitura hori "berpiztu" dutenetik, "kontrako oposizioa" ere "aktibatu" egin da, eta, horren adibidea da, haien iritziz, 28rako antolatu duten martxa.

Hainbat zutabe irtengo dira Zubietako gainetara 28an, eta denek bat egingo dute 12ak aldera Letabiden, erraustegia egin nahi duten tokian. Ekinaldiaren bultzatzaileek ohartarazi dute errausketa "arriskutsua" dela ingurumenarentzat eta osasunarentzat. Aldi berean, sistema "garestia" dela ere ohartarazi dute, eta hor kokatu dute  GHK-k tarifak %20 garestitzeko hartu berri duen erabakia. Errauste plantaren proiektua "berriro" bide bazterrean utz daitekeela uste dute antolatzaileek, eta "behin betiko" oraingoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.