Gizartea

Errausketari buruzko "eztabaida teknikoa" eskatu diote EITBri

EITBn eztabaida egitearen alde, 10.000 sinadura baino gehiago helarazi dizkio Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak irrati-telebista publikoari. Elkarretaratzea egin dute, Miramongo egoitzaren atarian.

Errautegiaren Aurkako Mugimenduko kideak, EITBren Miramongo egoitzaren parean, "eztabaida teknikoa" eskatzeko sinadurak entregatu ostean. ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MUGIMENDUA
2018ko maiatzaren 17a
19:40
Entzun

"Argi geratu da gizarteak erraustegiaren inguruko eztabaida behar eta exijitzen duela", adierazi du EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Izan ere, 10.000 sinadura baino gehiago bildu ditu plataformak Zubietan egitekoa den errausketa plantari buruzko "eztabaida teknikoa" eskatzeko EITBri. Plataformak sinadura bilduma entregatu dio, gaur, birziklatzearen nazioarteko egunean, irrati-telebista publikoari. Elkarretaratzea egin du ondoren, EITBren Miramongo egointzaren parean.

EAMk nabarmendu duenez, "erantzun eta oihartzun paregabea" izan du sinadura bilketarako kanpainak. "Bereziki Zubieta inguruan bizi garenok modu kezkagarrian bizi dugu hau, baina sinaduren kopuruak adierazten duen moduan, lurralde osoan zabaldua dago erraustegiaren inguruko ezinegona".

Eztabaida eskatzeko kanpaina Biodonosti Osasun Ikerketa Institutuarekin izandako elkarrizketen ondorioz hasi zuen EAMk. Plataformak azladu du Biodonostiko arduradun batek prestutasuna adierazi ziela eztabaida tekniko batean parte hartzeko, eta eztabaida sustatzeari ekin ziotela segidan.

Ohartarazi dutenez, erreustegiaren proiektua "polemikoa" da; ez soilik ingurumenean sor ditzaken kalteengatik edo Gipuzkoarentzat ekarriko lukeen "hipoteka ekonomikoarengatik". Horrez gain, errausketa osasunarentzat kaltegarria dela frogatu duten hainbat txosten zientifiko zertifikatu daudela ziurtatu dute. Horien artean aipatu dituzte Espainiako CarlosIII osasun zentruak 2013an plazaratutako ikerketa eta Espainiako CSICeko bi ikerlarik, erraustegiaren baimen bateratua aztertu ondoren, 12 toxiko larri  mugarik gabe isurtzea baimenduta egongo delaeta ondorioztatu izana. Horrez gain, nabarmendu dute Montpelier (Frantzia), Pisa (Italia), Marseila (Frantzia), Bartzelona, Madril edo Anberesetik (Belgika) iritsitako albisteek frogatzen dutela erraustegiak kaltegarriak direla osasunarentzat; "bai antzinakoak, zein modernoak".

Zubietako erraustegiaren lanen gelditzea galdegin du beste behin plataformak, eta "alternatiaba merke eta osasuntsuagoen aldeko deia" luzatu du.

Azkenik, EAMk jakinarazi du bat egiten duela larunbatean hasiko den Bizitza Da Handiena egitasmoarekin. "Borroka sozialen aste honetan aktiboki parte hartuko dugu", iragarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.