Errausketa

Errauste planta Artzabaletan jartzea legez kanpokoa dela dio Lasarte Bizirikek

2007ko urtarrilaren 2a
15:55
Entzun
Errauste planta Zubietako Artzabaletan jartzea erabaki zuen joan zen astean Donostiako Udaleko Gobernu batzordeak, baina, "Lasartetik bi kilometro baino gertuago dagoenez", toki horretan jartzea legez kanpokoa dela dio Lasarte Bizirik plataformak. Beraz, plantaren kontra egiten jarraitzeko eskatu dio Lasarteko Udalari.

Lasarte Bizirik plataformak deitoratu egin du instituzioek Gipuzkoan errauste planta jartzearekin "tematuta" jarraitzea. "Gainera, 20 milioi euro gastatu dituzte, planta Usurbilera begira jartzea erabakitzeko". Kaleratutako agirian xantaia egitea leporatu diote Gipuzkoako Diputazioari eta mankomunitateei.

"Berriz ere herritarrei bizkarra ematen" ari dira instituzioak, plataformaren iritzian. Lasarten 10.000 lagunek errausketa plantaren kontrako manifestazioa egin zutela gogora ekarri dute.

Nahigabetuta agertu dira errauste planta Zubietan egongo delako: "Gipuzkoa osoko zabor kamioiak gure herritik pasatuko dira egunero, eta plantako tximiniak pozoidun kea botako du, gure, gure seme-alaba, laboreen eta animalien gainera".

Gairen inguruan "hausnarketa sakona" egiteko premia dagoela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.