Errauste plantak

Errauste planta eraikitzeko Aritzetako kokagunea legez kanpokoa dela dio plataformen koordinadorak

Erraustearen Aurkako Plataformen Koordinadorak errausketa planta eraikitzeko Aritzetako kokagunea legez kanpokoa dela esan du. Koordinadoraren ustez eztabaida gaia ez da errauste planta non eraiki behar den, haien ustez "hiriko hondakin solidoen tratamendu metodo hori bera" eztabaidatu behar da.

2004ko uztailaren 21a
16:14
Entzun
Erraustearen Aurkako Platarformaren Koordinadora Aritzetako kokagunea legez kanpokoa dela esan du. Koordinadoraren ustez Donostian kokatuko den errauste plantak ez du jarduera gogaikarrien, kaltegarrien, osasungaitzen eta arriskutsuen araudia betetzen ezta ere Txingudin eraikiko denak ere.

Koordinadoraren iritzian Jarraipen Batzordeak hartutako erabakien ostean "ordezkari politiko batzuek" erakutsitako jokabideak agerian utzi du "kontraesana". Egin zaizkien proposamenetan "ez dute erruste metodoa ukatu, baina orain haien herrietan ez dute errausketa plantariknahi". Errauste plantaren kokagunea "ez da eztabaidagaia" baizik eta "hiriko hondakin solidoen tratamendu metodo hori bera". Hori dela eta alternatibak aurkitzearen alde egin dute, hala nola "ekoparkeak".

Bestalde Eguzki talde ekologista errausketa plantaren aurka agertu eta Donostiako alkate Odon Elorzari planta eraikitzeko beharrezkoak diren hirigintza izapideak ez emateko eskatu dio.

Txingudiko errauste plantaren aurkako mediku taldeak, bere aldetik, bihar Iñigo Lamarka arartekoarekin, bilduko dela iragarri du. Bileran Lamarkaren aurrean Txingudiko errausketa planta salatuko dute bere kokaguneak "herritarren osasunerako eskubidea" urratzen duela uste baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.