Errauste planta eraikitzeko kontratuak "berehala" apurtzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari

2013ko apirilaren 2a
17:39
Entzun

Zubietako errauste planta eraikitzeko kontratuak "berehala" hausteko eta "zero zaborraren bidetik" joateko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari hainbat talde ekologistak; tartean, Greenpeacek, Eguzkik eta Gipuzkoako errausketa planten aurkako plataformak.

Agerraldi bat egin dute gaur goizean Donostian, aldundiarekin egin duten bileraren aurretik. Ekologistak Martxan-eko eledun Kepa Olaizek adierazi duenez, errauste planta oraindik "ez dago erabat baztertuta".

Hondakinak gaika biltzeko eredu "indartsu" bat ezartzea galdegin diote talde ekologistek diputazioari, herrialdeko baliabideek kudeaketa "arrazionala eta osasuntsua" izan dezaten. Halaber, beharrezkotzat jo dute "gizarte presio indartsua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.