80 bat auto Donostiarako bidean. 12:15ean heldu, eta lau taldetan banatu. Talde bakoitzak bere ibilbidea zehaztu, eta han abiatu ziren, bozgorailuetatik musika eta arratsaldean egitekoak ziren manifestaziorako deiak zabalduz. Errauste planten aurkako ekintzaileak ziren guztiak eta, ordubete eta laurden eskasean, zalaparta handia ateratzea eta Donostia osoko trafikoa mantsotzea lortu zuten. «Trafiko arau guztiak betez» egin zuten ibilbidea batzuek zein besteek, parte-hartzaileek nabarmendu zutenez: «Oinezkoentzako pasabideetan gelditu, semaforo guztiak errespetatu... lasai-lasai ibili gara, arratsalderako publizitatea egiteko».
ERRAUSTE PLANTAK. Laurogei autok Donostia mantsotu zutenekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu