Hondakinak

Errauste plantaren aurka, dantzan

Ehunka lagun elkartu ziren atzo Usurbilen (Gipuzkoa), Errebote plazan, Lady Gagaren doinuak dantzatu eta modu horretan Zubietako errauste plantaren eraikuntza bertan behera uztea eskatzeko.

2011ko martxoaren 21a
19:40
Entzun

Usurbilen (Gipuzkoa), Zubietako errauste plantaren aurkako flash mob erraldoia egin zuten atzo, Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak deituta. Ehunka lagun elkartu ziren, eta, musikaren erritmoan, errauste plantaren eraikuntza bertan behera uzteko eta hondakinak kudeatzeko beste eredu baten alde egiteko eskatu zieten agintariei.

Lady Gagaren Bad Romance abestia dantzatu zuten Errebote plazan elkartutakoek, Gipuzkoako hainbat herritatik iritsita. Jendea goizean goizetik iritsi zen Usurbilera, eta, dantzan hasi aurretik ere, hainbat ekitaldi izan ziren; besteak beste, Porrotx eta Marimotots pailazoena.

Hainbat astez entseguak izan dira Gipuzkoa osoan, eta atzo azkenean 13:30ean iritsi zen dantzan egiteko unea. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak errauste planta eraikitzeari uzteko eskatu zuen, eta beste eredu bat posible dela aldarrikatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.